XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hazitegietan ugaltzen dute, horretarako ur aberatsak erabiltzen direlarik.

Merkatura irten aurretik eta ur iragazitik bizi direlako, garbiketa zehatza egiten zaie muskuiluei, bakteriarik gabe geratu arte.

Handik aurrera sei edo zazpi egun egin ditzakete bizirik.

Baztertu egin behar dira oskola zabalik ageri diren aleak, hilda dauden seinalea baita hori.

Sexuaren arabera, kolorea ezberdina edukitzen dute: arrak horiztak eta emeak gorriztak izaten dira.

Gurean, arrozarekin, saltsa berdean, beteta, tomatetan eta txikiak direnean, txapan erreta jan ohi ditugu.

Hara bitxikeria bat: ostrak ez bezala, muskuiluak alde egin dezake kokatuta dagoen lekutik.

Bizarrak eten eta hankaren gainean mugituz, apur bat urrutirago joaten daki, betiere elikagai hobeen bila.

- MUXARRA.- Diplodus sargus eta Sargus rondeletti.

Arrain zuria, sargoa ere deitzen duguna.

Ur gutxiko bazterretan ibili ohi da, dauzkan hortz indartsuez muskuiluak, lapak eta lanpernak jaten, guzti honek gostu fina ematen dio bere okelari.

Urpekaria bazara, hauxe da gehientxoen ikusiko duzun arraina gure itsasbazterretan.

Zapala da, zilar kolorekoa, batzutan marra ilunagoz gurutzatua.

Esan liteke bisiguaren oso antzekoa dela, Breka eta Erlarekin batera.

Horregatik presta daiteke bisigua balitz bezala: handia baldin bada (kilo ingurukoa), labean edo txingarretan erreta.

Txikia bada, ostera, olio-berakatzetan ondo frijituta.

- OGIA.- Ume nintzela, baserriko sukalde betikoaren dastatzaile izan nintzen Aittola Zaharra izeneko etxean, Izarraitz mendikatearen erdian.

Zezina egiten zen mendian solte bizi ziren larrabehi edo betizuen okelarekin, egunean bospasei bider berakatza zopa jaten zen eta ogia ere bertakoa zuten (...)